1968ean Donostian jaio nintzen, Kantauri Itsasoaren aurrean. Bertan hazi eta nire inguru,  biztanle eta hegaztiak behatzeko pasioa kudeatu nuen. Hegaztien behaketarekin zerikusirik duten lehenengo oroitzapenak 1979koak dira; urte hartan nire lehenengo txori gidaliburua oparitu zidaten. Gure amak ere konturatu zen nire bizitzak prismatikorik gabe zentzurik ez zuela eta  osabari iradoki zion opari ona izango zela nire urtebetze eguenrako… hortik aurrera nire bizitzaren zati handia hegaztien ingurumarian izan da.
Handik denbora gutxira, eta bizitzaren zirrikituak medio, Aranzadi Zientzi Elkarteko Ornitologiako Sailari buruzko berri jaso eta beraiekin parte hartzen hasiko naiz. Han ni bezalako jendea ezagutu nuen eta orduan konturatu nintzen ez nintzela txoriekin ibiltzen den tipo arraro bakarra.

1969 – Donostia. Txikitatik behatzaile. Agian txori baten agerrera seinalatzen nuen?

1969 – Donostia
Txikitatik behatzaile. Agian txori baten agerrera seinalatzen nuen?

198? – Fuente Dé, Covadonga Parke Nazionala. Gaztea izanda natur intereseko tokiak bisitatzen. Gogoratzen dut hegazti asko ez nituela ikusi, baina agian izan zen prismatikoak poltsa barruan zeundelako.

198? – Fuente Dé, Covadonga Parke Nazionala
Gaztea izanda natur intereseko tokiak bisitatzen. Gogoratzen dut hegazti asko ez nituela ikusi, baina agian izan zen prismatikoak poltsa barruan zeundelako.

Urte horietan Aranzadik hegaztizaleak elkartzeko bilgune bezala funtzionatzen zuen. Handik gutxira, hegaztiak kontserbatzeko eta horiekiko begirunea bultzatzeko  taldea sortzea erabaki genuen; Motacilla Ornitologi Taldea deiturikoa. Talde honetan gure boletina argitaratzen genuen; Cita. Bertan artikulu eta marrazki aunitz argitaratu nituen.
1992.ean Motacillakook pausu bat aurrera eman behar zela ikusi genuen. Gure taldea ofizialki sortzea beharrezkoa zela. Orduan, Itsas Enara Ornitologi Elkartea sortu genuen. Ohorea izan nuen 15 urtez elkarte horretako buru eta koordinatzaile izatea ohore handia izan zen; bere sorrera datatik 2007. urteraino. Gaur egun tinko darraite hegaztien alde eta Gipuzkoako zaleen kopuru handi bat elkartzen du. Garai hartan ere, Gipuzkoako Urtekari Ornitologikoaren editore izan nintzen, 10 ale argitaratuz.
90 hamarkadan ere Grupo Ibérico de Aves Marinas (GIAM) Euskadiko atalaren koordinatzailea izan nintzen, eta ere Gipuzkoan hainbat hegazti ikerketa eta errolda koordinatu nituen.

1989 – Ulibarri-Ganboa, Araba. Ur-hegazti negutiarren erroldan Arabako urtegi honetan.

1989 – Ulibarri-Ganboa, Araba
Ur-hegazti negutiarren erroldan Arabako urtegi honetan.

1997 – Jamaica Bay, New York. Nire lehenengo bidai luzea hegaztiak behatzeko. Hemen hasi nintzen bidaietara gogoak hartzen.

1997 – Jamaica Bay, New York
Nire lehenengo bidai luzea hegaztiak behatzeko. Hemen hasi nintzen bidaietara gogoak hartzen.

1999 – Hegaztien bila Corralejoko duneen artean, familiako opor batzuk aprobetxatuz.

1999 – Corralejo, Fuerteventura
Hegaztien bila Corralejoko duneen artean, familiako opor batzuk aprobetxatuz.

2002 – Orgiko Basoa, Ultzama. Hamahiru urte zehar Orgiko Hariztiaren Aisiarako Natur Eremuan lan egin nuen. Hemen asko ikasi nuen: basoaren ekologia, kudeaketa, inguruko interpretazioa eta erabilera publikoa.

2002 – Orgiko Basoa, Ultzama
Hamahiru urte zehar Orgiko Hariztiaren Aisiarako Natur Eremuan lan egin nuen. Hemen asko ikasi nuen: basoaren ekologia, kudeaketa, inguruko interpretazioa eta erabilera publikoa.

Denbora zen  Nafarroan bizi nintzela eta pixkanaka joan nintzen nire iharduera lurraldea aldatzen. 1996.ean Orgi Hariztiko Aisiako Natur Eremuan (Ultzama haranean) hasi nintzen lan egiten gida, monitore, ingurigiroko jarraipenaren arduradun eta inguru heziketa eta interpretazio material sortzaile. 2000. urtean Garrapo SL enterpresa sortu nuen Edurne Gerendiainekin; gure kudeaketa lana Orgin jarraitzeko eta  natur inguruan egiten den erabilera publikoaren kudeaketa eta aholkularitza inguruan ere lan egiteko.
Garai horretan  hegaztien jarraipen zientifikoak erroldak eta Nafarroako Garrantzi Komunitarioko Lekuetan zenbait lan egiten jarraitu nuen. Entrepresako kide 2010. enerarte izan nintzen. Ondoren autonomo izan nintzen.

2004 – Alcossebre, Castelló. Haurrak eta txoriak, nahasketa ezin hobea. Nire seme-alabek nire kuriositatea jarauntsi dute.

2004 – Alcossebre, Castelló
Haurrak eta txoriak, nahasketa ezin hobea. Nire seme-alabek nire kuriositatea jarauntsi dute.

2008 –  Port Lockroy, Penintsula Antartikoa. Ziuraski nire bizitza osoko bidairik aluzinanteagoa, Penintsula Antartikoa eta Argentinako zenbait tokiak bisitatzen hilabete baino gehiago erabiliz. Abentura bat. Argazki honetan Polar Pioneer itxashontziaren bizkarrean.

2008 – Port Lockroy, Penintsula Antartikoa
Ziuraski nire bizitza osoko bidairik aluzinanteagoa, Penintsula Antartikoa eta Argentinako zenbait tokiak bisitatzen hilabete baino gehiago erabiliz. Abentura bat. Argazki honetan Polar Pioneer itxashontziaren bizkarrean.

2001. urtean SEO/BirdLifeko Arrarotasunen Komitean sartu nintzen eta bertan 13 urtez izan naiz, ahal izan dudanarekin lagundu eta nire kide eta eskarmentuz  asko ikasiz.
2006. urtean Birding Navarra programan lan egiten hasi naiz Daniel Torrenterekin, (Mirua Actividades de Naturaleza) batera. Programa honen helburua, Nafarroako turismo ornitologikoaren helbide bezala promozionatzea da. Bai eta sektore profesionala kudeatzea ere. Programa hau  Europa mailan aintzindaria da eta beste hainbat helbidek hartu dute bere modeloa eredugarri.
Azken 20 urtetan hainbat argitaratutako publikazioetan aritu naiz ilustratzaile.  Gida Ornitologiko  ere egin dut lan enterpresa desberdinekin, bertako bai eta  atzerrikoekin.
Gaur egun arestian aipaturiko lan askorekin darrait;  familia eta hegaztiak behatzeko bidaiak uztartuz.

2009 – Nanyuki, Kenia. Nire Afrikako lehenengo esperientza garrantzitsua urte honen maiatzean gertatu zen. Nahiz eta bidai ornitologikoa ez izan ehundaka espezie lortu nuen ikusten.

2009 – Nanyuki, Kenia
Nire Afrikako lehenengo esperientza garrantzitsua urte honen maiatzean gertatu zen. Nahiz eta bidai ornitologikoa ez izan ehundaka espezie lortu nuen ikusten.

2012 – Húsavik, Islandia. Bale urdina ikusteko prest. Egun hau baino lehen itxasoko erraldoi hau niretzat animali mitiko bat zen.

2012 – Húsavik, Islandia
Bale urdina ikusteko prest. Egun hau baino lehen itxasoko erraldoi hau niretzat animali mitiko bat zen.

2014 – Pak Thale, Tailandia. Txirri mokozabala, munduko hegazti arraroenetariko bat, ikusi eta gero

2014 – Pak Thale, Tailandia
Txirri mokozabala, munduko hegazti arraroenetariko bat, ikusi eta gero.