Naturako turismoa jasangarria izanez, gure baliabide naturalak balioan jartzeko modu bilaka daiteke. Urte aunitz eman dut Hegazti Gida autonomo  lan egiten hainbat entrepresekin: Mirua Actividades de Naturaleza, Aurora Expeditions, Birding in Spain, Scanbird, Birdingbreaks edo BirdwatchingBreaks, beste batzuen artean.

Batez ere Nafarroan, Pirineoetan edo Ebroko Haranean aritzen naizen arren, Iberiar Penintsulakon beste hainbat tokitan eta  atzerrian ere aritu izan naiz. Nire ustetan gure bisita eta bidaietan hegazti edo beste naturako edozein elementu ez zirikatu edo hondatzea da garratzitsua: Horregatik, nire ihardunean oinarrizko kode etikoa darrait bestelaezinean.

Lan honekin bat dator nire bidaiatzeko pasio eta zaletasuna. Beti mundo osoko hegazti, natura eta kulturak ezagutzeko asmoz. Orain arte bidaia hauei esker Europako zati handi bat, Estatu Batuak, Argentina, Tailandia, Emirato Arabiarrak, Maroko, Senegal, Kenia, Spitzbergen edo Antartida bisitatu ditut.

Nire bezeroen batzuen komentarioak:

“Eskerrik asko zure adimena banatzeagatik gutxi bisitatuta baina zoragarria den lurralde honetaz: espero dut zurekin kontaktuan egotea Nafarroara bueltatzeko.”

Klaus Malling OlsenDanimarka – 2011

“Milesker zoragarria izan den bidai hau gidatzeagatik. Ezin izango zen hobeago: hegazti ikusgarriak, toki ederrak eta zure abegi ona asko eskertzen dizkizugu.”

Douglas eta Ulai KirwinTailandia - 2012

“Nafarroaren visita oso interesgarria izan zen. Portugalko pirripioa oso ondo ikusi genuen eta nire bikoteak ere hainbat txori espezie berri ikusi zituen. Beste visita ornitologikoak egin ditut Espainara azken hiru urteetan eta hau atsegineetarikoren bat izan da. Benetan gomendatzen dut visita hau Gorkarekin.”

Jean François BouyerFrantzia - 2013

“Gida moduan Gorka Lurreko gatza.”

da Birding Without Frontiers blogetik aterata

Noah StryckerEstatu Batuak - 2015

“Mezu labur bat eskertzeko guretzako antolatu zenuen opor zoragarriak. Esperientzi osoa gozatu genuen hasieratik bukaeraraino. Bai hegaztiak bai eguraldia dena ondo antolatuta zegoen; ahaztezina izan da. Espero dugu laster elkar berriro ikustea.”

Milan eta Valerie TursnerErresuma Batua – 2015

“Eskerrik asko gu gidatzeagatik. Asko gozatu dugu Nafarroari sarrera perfekto hau.”

Jonathan EdwardsErresuma Batua - 2015

“Gorka ezagutu dudan gidarik hoberena da. Nafarroan egon nintzenean hegaztiak behatzen mendiak, haranak, ibaiak eta abar bisitatu genuen eta berak oso ondo egin zuen txoriak aurkitzeko eta azalpenak emateko. Ingelesa ez da erraza txinatarrentzat, vaina Gorkarekin izan nuen komunikazioa oso erraza izan zen. Datorren urtean bueltatzen naizenean berriro eskatuko diot Gorkari nire gida izatea.”

Jerry Liu LifengChina - 2015