Eskarmentu urri, nahastea edo batzutan  harrokeriak ere, akatsak egitera garamatza, eta hegaztian behatzean koherentzia txiki eta eraikigarriak ez diren jarrerak har daitezke. Ni ez naiz salbuespena izan, eta behin baino gehiagotan hanka sartu eta sartzen dut. Hau kontuan hartuta,  horretaz gogorarazteko, zerrendatxo hau prestatzea ideia ona iruditu zait.

Zure zentzumenak esnatu

Jende gehienak zentzuak lokartuta ditu eta ez da konturatzen bere inguruan dagoen basa bizitzaz. Atentzio pixkat ipini behar da: begiratzeak eta entzuteak hegazti askoren presentzia erakusten digu; bai mendian bai eta hirian ere. Arreta ipini eta harrituko zara. Denborarekin zure zentzumenek beste sentsibilitate bat lortuko dute eta dena ia nahi gabe gertatuko da.

Idatzi zure behaketak koadernoan

Askotan gure memoriaz fido gara hegaztien aipuak gogoratzeko: Eta handik gutxira ahaztu egiten zaizkigu. Detaile txikiak, batez ere. Hegaztia ikusten dugun bitartean komenigarria da anotazio batzuk hartzea gure koadernoan (ez utzi gerorako, adibidez etxean egiteko, detaile asko ahazten direlako).

Informazioa elkarbanatu

Datuak koadernoan uztea, bertan hiltzen uztea da. Zure datuak elkarbanatu bai publikazioetan, sarean…., hori da datu horiei balio osoa emateko bide bakarra.

Etxetik irten

Jende asko hegazti batzuk ikustea zaila dela esanez kexatzen da eta bekaizkeriaz joka dezakete. Koska kanpoan orduak ematean dago; zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto. Laster edo berandu izugarrizko ezusteak izango dituzu eta gainera, praktika eta eskarmentuak hegazti hauteman eta identifikazioan trebatuko zara.

Aukeratu arraroa ez dena

Batzuetan hegazti bat gaizki ikusten dugunean emozionatu egiten gara eta arraro den espezie baterako joera izaten dugu. Jarrera hau ez da ezohikoa; denori gustatzen zaigu ezohiko eta bereziak diren txoriak ikustea. Baina zuhurtziaz jokatu behar dugu. Lehen aukera arruntenak kontsideratu beharko dugu. Behin baino gehiagotan X zirudien zerbait (espezie arraroa) Y bat besterik ez zenn (espezie arrunta).

Saiatu hegaztiak ez zirikatzen

Hegazti baten jokaera aldatzen duen gure edozein ekintzak eragozpena da. Ekidingarria. Batzuetan nahi gabe gertatzen dira (adibidez, hegaztiarekin bat-batean topo egiten dugunean), baina beste batzuetan behatzailaren jarrera desegokiagatik gertatzen dira; (adibidez, behatzaileak hobeto ikusi nahi duelako) eta hori gaitzesgarria da. Ikasi mugak non dauden hegaztien portaera behatuz.

Eraman beti zure gidaliburua

Eskarmentudun behatzaileek oso ondo ezagutzen ditugun hegazti guztiaz arrotzen gara askotan; baina ezinezkoa da zehaztasun eta ezaguera guztiak edukitzea. Beraz, behin baino gehiagotan zalantzak sortzen zaizkigu. Gidaliburua gurekin eramateak askotan lagunduko gaitu. Gainera, horrela askoz gehiago ikasiko dugu.

Denbora eman

Hegazti behaketak pazientzia eskatzen, pazientzia handia, bai iharduera berak, hegaztiak ez direlako beti hasieratik erakusten, bai ikasketak, motel eta esfortzugarriak direlako.

Ez pasatu inoiz behatzaile baten aurretik

Askotan nahi gabe prismatikoz edo teleskopios begiratzen ari den behatzaile baten aurretik gurutzatzen gara. Laster ikusiko duzu hau inoiz egin behar ez den zerbait dela. Gogaikarria izateaz gain, objetiboaren galera eragin dezakeelako.

Ikasi kantu eta erreklamoak

Hegaztiak beraien soinuen bidez ezagut daitezke: kantu eta erreklamuak ezagutzea gure hautemate ahalmena zabal dezake, asko lotsati baitira eta ez direlako normalki erakusten. Soinuak ezagutuz bost aldiz handitzen da gure hauteman eta identifikazio ahalmena.

Ez galdu itxaropena

Hegazti guztiak identifikatzea ez da beti posible behatzailearen ezaguera mugatua delako, hegaztia gaizki ikusi dugulako edo hautemate bat ziurtatzeko zientziaren irizpideak argi ez daudelako; (hau uste baino gehiagotan gertatzen da). Aditu handiek ere zailtasunak dizan ditzakete hegazti batzuk identifikatzerakoan. Beraz, ez kexkatu ez baduzu ikusten dituzun txori guztiak identifikatzen lortzen.